XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jauregi hau bi zatitan banatuta dago: alde batetik, zatirik zaharrena
Lehen aipatu dugun bezala, bi etxe bereiztu behar ditugu: dorretxea eta jauregia.
Lehendabizi harritzen gaituena beheko solairutik hasitako garitoiak eta teilatua zeharkatuz, punta zorrozdun edo pinakulo horiek dira.
Ateondoa, lehen garaikoa, estua eta dobela handiz horniturik, burdinezko ate harrigarri batek babesten du.
Lauki luze eta trinkoa osatzen du etxeak, eta hormetako gotiko garaiko leihoez gain, fatxadan esgrafiatu-ereduak ikus daitezke.
Eraikuntz urte ezberdinetan eraikia:
1. Lehen garaikoak (XV.m), garitoiak euren pinakuloekin eta sarrerako atea
2. Beste dena XVIII. mendeko berriztapen bat da.
Oina angelu zuzenekoa, bi solairuko etxea da.
Balkoiak burdinez landutakoak eta gainean harmarria: lehen koartelean, oreina eta arranoa; bigarrenean, lis deituriko lorea; hirugarrenean, gaztelua eta, laugarrenean, hiru zuhaitz.
Jauregi hau ere Probintziako ondare artistiko eta arkitektonikoaren barruan dago 1964tik.
San Anton kalearen gainekaldean, Oñatiko Kontearen dorretxea izandakoa dago.
-
Oñatiko kontearen bizitokia zen herrira etortzen zenerako.
Bertan Alkate Handia (Kontearen ordezkoa Oñatin) bizi zen.
Hala ere, interesgarria zaigu adieraztea dorretxe hau ez zutela, beste askori gertatu zitzaion bezala, Gaztelako erregearen aginduaz inausi.
Lauki zuzen tankera du oinak, eta harrilanduaz nahiz harlangaitzez eginiko etxea dugu.